Mutriku Gipuzkoako ipar-mendebaldeko erpinean, Bizkaiarekiko mugan dagoen kostaldeko udalerria da, Debabarrena eskualdean. Herri koloretsu horretan itsas tradizioa, arrantza eta nekazaritza nagusi izan dira, baina gaur egun industria da haren oinarri. Mutrikuko herrigune liluragarria ausarki mailakatuta dago, portura iritsi arte.