











Gipuzkoako hondartzarik handiena dugu Zarautzkoa, 2.500 metrorekin. Urre koloreko hareatza fina dauka. Ondoan, itsas pasealeku ederra du
( " Malekoia " izenez ezaguna ), tabernaz, kafetegiz eta jatetxez josita eta hainbat eskulturaz apainduta. Zarautzko hondartzan olatu handiak
sortzen dira, eta horrek mundu zabaleko surflariak erakartzen ditu. Nazioarteko txapelketa ugari egiten dira urtero Zarautzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario