Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2024/06/16

Herri Kirolak

















 Azkoitiko Plaza Nagusian Azpeitia eta Azkoitia  arteko erronka.

2024/06/11

Mirandaola (Legazpi)

 

Legazpi, maiatzaren 3a, igandea, Santikutz eguna, 1580. urtea. Olagizonak, jaieguna izanda ere, Mirandaolako burdinolan lanean ari ziren. Ez zuten kontzientzia garbi, jakitun baitziren  ez zirela ari betetzen Eliza kristauak ezarritako agindua. Burdina lantzen ari ziren labean, barrenean hamabi edo hamahiru librako pisua zuen burdin zati bat baino ez zegoela ikusi zutenean. Are gehiago larritu ziren, burdin zati hark gurutze itxura zuela konturatu zirenean, eta jai egunean lanean aritzeagatik Jainkoak zigortu zituela uste izan zuten. Gertakari hau miraritzat hartu zuen Legazpiko herriak eta urtero, Mirandaola bertan, olagizonei eskainitako ezpata dantza batekin ospatzen dute miraria.