Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2011/10/24

Mollarri (Zarautz)

Mineralak garraiatzeko Mollarriko kai zaharra berreraiki izanak aukera bikaina ematen du Zarauzko industriaren iraganean ibilaldi interesgarria egin eta itsas zabaleko eta Getariako ikuspegi harrigarriez gozatzeko.


Izan ere, gaur egun surfarekin edo txakolinarekin lotzen dugun herriak oso gutxik ezagutzen duten iragan industriala izan baitzuen. 1906an Mollarriko kaia eraiki zen eta hara joaten zen Asteasuko meategietan ateratako mineral guztia. Burdina 11 kilometroko ibilbidea eginez garraiatzen zen haraino, 112 zutoinetan zintzilikaturik airetiko kableetan ibiltzen ziren bagonetatan. Kaia 1923an itxi zen, besteak beste, ontziak atrakatzeko oso egoera kaxkarrean zegoelako.

Orain herriak ondare hori berreskuratu eta jendearentzat ireki du. Ikuspegi zoragarriak eta, Iñurritzako bokaletik (hondartzaren ekialdeko muturrean) nahiz Talaimendiko kanpinetik joanez, kairaino ibilaldi atseginak egiteko aukera eskaintzen digu.