Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2014/09/22

Aurpegien ibilaldia / Ruta de las caras




Aurtengo udan toki berezi eta harrigarri bat ikusteko aukera izan dut. Buendia (Cuenca) herritik oso hurbil aurkitzen da pinudi eta hareharriz osatutako inguru bat “Aurpegien Ibilbidea” edo “Ruta de las Caras” izenarekin ezagutzen dena. Ibilbidea ongi prestatuta dago eta 18 eskultura, metro bat eta zortzi metro artekoak ikusi eta gozatzeko parada izango dugu.      









2014/09/15

Cuenca


Cuenca Espainiako hiri bat da, izen bereko probintziako hiriburua. Júcar eta Huécar ibaien bilgunean dago kokaturik. Ondarerik garrantzitsuenak ditu: Katedrala (XII-XIII. mendeetan egina), Erdi Aroko harresien hondakinak, udaletxe barrokoa eta XV. mendeko amildegi ertzeko etxeak (casas colgadas) hiriko ikur bihurtu direnak.











2014/09/08

Ciudad Encantada

Ciudad Encantada (euskaraz Hiri Sorgindua)


Cuencako probintzian dago, pinudietako toki zabal batean eta 1500 metro inguruko garaieran. 1929ko ekainaren 11n, Interes Nazionaleko Toki Natural bezala izendatu zuten. Ura, haizea eta izotzaren eraginak, posible egin du toki natural hau. Mota hontako egiturak , fenomeno karstikoa izenez esagutzen dira.