Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2013/03/25

18. Korrika 2013

Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den martxa da, arineketan egiten den manifestazio baten modukoa. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko.Bakoitzean ibilbidea aldatu egiten da baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarren gatik.


Lehen Korrika 1980an egin zen; eta orain arteko azkena, hamazortzigarrena, 2013an. 1999tik aurrera, Euskal Herritik at ere Korrika ekimenak burutu zituzten, atzerrian bizi diren euskaldunek edo euskal diasporako kideek bultzatuta.

Martxaren buruan, lekukoa duen pertsona joaten da. Kilometro oro, lekukoa erakunde edo pertsona zehatz batzuek eramaten dute. Erakunde edo pertsona horiek kilometroa "erosi" egiten dute, euskararen aldeko erakundeak ekonomikoki laguntzeko.

Lekukoaren barnean isilpeko mezu bat jarri ohi da eta lasterketa bukatzen denean personai ezagun batek irakurri ohi du.Aurtengo Korrika Baionan bukatu da eta mezuaren egilea eta irakurlea Amets Arzalluz bertsolaria izan da.

Testiguaren atzean, martxaren burua osatzen da, non urte bakoitzeko leloa dakarren pankarta ikus daitekeen. 2005ekoa, 14. Korrikan, Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai! izan zen; 2007koa, berriz, Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari. 2009koa, 16. Korrikan, Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira eta 2013koa Eman euskara elkarri. Pankarta horren atzean gainerako jendea biltzen da, musikarekin lasterka. Eta, ibilbide guztian zehar, ospakizun kultural ugari izaten da.

Izan ere, Korrikaren inguruan, ekimen kultural ugari (kontzertuak, tertuliak, hitzaldiak, antzezlanak, erakusketak...) egiten da herriz herri. Korrika Kulturalaren barnean biltzen den kultur programazioa da.



Hemengo argazkiak martxoaren 20an Azkoitian ateratakoak dira 18.Korrikan eta Korrika txikian eta martxoaren 24an Baionan Korrikaren azken egunean.


















2013/03/04

Aittola elurretan

Otsailako azken astea gogorra izan da eguraldiari begiratuz gero. Euskal herriko txoko asko elurraren txuriarekin apainduta egon dira. Hemen ikusten dituzuen argazki hauek Izarraitz mendian kokatuta dagoen
leku polit baten ateratakoak dira, hain zuzen, Aittola eta bere inguruan.