Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2013/05/29

CARIÑO

Gaur goizean, beste askotan bezala, nire argazki zaletasunak bultzatuta, Getariako portura abiatu naiz. Iritsi orduko konturatu naiz ezohiko mugimendua dagoela. Kamioiak jo gora eta jo behera, gauean arrantzaleek harrapatutako arrainak garraiatzen ari dira. Bat-batean kamioi batek nire arreta erakarri du. Handia, dotorea eta gorri-gorria da, baina nire ikusmina kabinan gainean idatzitako hitzak piztu du. Letra zuriz idatzita dago: CARIÑO (Maitasuna).
Hara...pentsatu dut. Ondo. Oso ondo. Ideia ona. Batzuek arrainak edo altzariak edo jantziak garraiatzen dituzten bitartean, Kamioi honek maitasuna garraiatzen du. Benetan lan polita. Lan bikaina. Herriz herri maitasuna banatzea. Asko duten tokietatik gutxi duten tokietara eramatea. Kamioi gidaria munduko gizonik zoriontsuena izango da hainbesta maitasun banatzear. Hurbildu naiz pixka bat eta nire harridura pikutara joan da kamioi alde batean idatzitakoa irakurri dudanean: CARIÑO (A CORUÑA).
Orduan konturatu naiz kamioi arrunt bat dela eta beste kamioiak bezala, hau ere, arraina jasotzera etorrita dagoela Getarian, gero bere herrira, hau da, A Coruñako Cariñora eramateko.
Banengoen ba ni...

2013/05/19

Bakardadea

Udaberriko egun euritsu bat.
Mendia,
zuhaitzak,
behelainoa,
hezetasuna...
Bakardadea.






2013/05/02

Urkuluko Urtegia

Urkuluko urtegia Aizkorri-Aratz parke naturaleko sarreretako bat da. Aretxabaletatik kilometro gutxira dago eta Kurtzebarri ( 1.146m. ) mendiaren oinetan aurkitzen da.





Hainbat elizatez inguratuta dago: Aozaratza, Areantza, Goronaeta eta Larrino. Urkulu erreka eta beste errekatxoetatik jasotzen ditu urak.Inguru egokia pasiatzeko, hegaztiak behatzeko eta naturaz gozatzeko.Ibilbide hau ezintasun funtzionala daukaten pertsonei egokituta dago eta 805 metrokoa izan arren, urtegia inguratzen duen beste 6 kilometroko ibilbideaz osatu daiteke. Oso ibilbide egokia eta erraza da oinez edo bizikletaz egiteko. Deba eskualdeko hainbat herrik urtegi honetatik jasotzen dute ura.