Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2020/05/14

Iturriotz baserria







Zenbait herriren artean kokatua, Iturriotz baserria, Aiako eta inguruko herrietako merkataritzaren erdigune izan da. Ernio mendiaren magalean eraikia, kokapen estrategiko paregabean, ez du inoiz galdu inguruko bizilagunekin izan zuen konexio berezi hori.

Iturriotz benta zaharra, baserri bakan bat da, Aian kokatua (Gipuzkoa)XVI. mende amaierakoa. Urtero jaia eta erromeria ospatzen dira benta zaharraren inguruan, San Juan Egunean eta bezperan. Iturriotz bentaren inguruan, baserritik oso gertu, San Joan Iturriotz baseliza dago, Aia eta Errezilen artean kokatuta, muga baselizaren azpian sortzen den erreka bera baita.