Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2013/06/26

OMAKO BASOA

Mihise eta horma gabeko museoa


Arteak ez du mugarik. Aspaldi ikasi zuten Omako basoko pinuek hori eta, harrezkero, koloreak, maskarak eta begiak jantzi dituzte.

Intsiniz pinus osatutako baso bat da, honen zuhaitzetan itxura eta kolore ezberdinetako margoak daudelarik.

Omako basoa edo Baso margotua Bizkaiko Kortezubi udalerriko Oma auzoan dagoen Agustin Ibarrola eskulturgile eta margolariaren arte lan bat da. Ibarrolak basoa 1983-1991 bitartean margotu zuen.

Santimamiñe leizetik 3 kilometrora dago eta 40 bat minutun oinez egin eta gero iritsiko zara.