Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2014/12/15

Olatu erakargarriak

Gure kostaldean ohikoak izaten dira olatu-ekaitzak, batez ere neguko partean. Hale ere, aurtengo lehena aurreratu egin da eta oraindik udazkena izan arren lehengo astean gogor jo du gure kosta.


Ekaitzak sortzen dituen olatuak izugarriak izaten dira eta handitasun horrek beldurgarriak bihurtzen ditu eta era berean erakargarriak. Honako hauek Zumaian harrapatutakoak dira.    





2014/12/06

Lastur

Lastur Debako auzo bat da, Izarraitz mendilerroaren bihotzean dago, mendi eta haranez inguratuta, nahiz eta itsasotik oso gertu egon. Natur eta kultur ondare handia duen harana da Lastur.


Bailararen erdigunean San Nikolas auzoa aurkitzen da; besteak beste ermita, plaza, errota eta taberna aurki genitzazke.Plazaolako errota, plazaren aurrealdean kokatua, ondarearen ikuspegitik erlikia bat da, hauek errotan bilakatu aurretik burdinolak bait ziren.1335.urtean aipatzen da Alfonso XI erregeak, Lasturko bailarako burdinolen eskakizunaren ondorioz,zedula bat bidali zuen. Bertan lehentasun batzuren artean ikatzen eraldaketarako inguruko mendietako zuhaitzen mozketa baimentzen du.Errotak egoera onean aurkitzeaz gain funtzionamenduan ikus genezake.