Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2017/11/27

Errezil

Behelainoa, Errezil ingurua ahalik eta ederragoa egiten.

2017/11/13

Danbolintxulo

Danbolintxulo izenez ezagutzen den tokia Etxarri-Aranaz herrian dago. 5 kmko ibilbide baten ehunka zuhaitz ikusgarriak topatuko ditugu. Zuhaitz hauetako gehienak haritzak dira eta batzuk ehun urte beteak dituzte eta 16 mko garaiera iristen dira. Ibilbidean zehar, bertako landaredia bereizten lagunduko diguten kartelak daude.

2017/11/01

Altzoko Handia

Altzo, Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldeako eskualdean kokaturik dagoen, 400 biztanle inguru dituen herri txiki bat da. Bere ospea, batez ere, gizon bati zor dio. Gizon honen izena Migel Joakin Eleizegi Ateaga zen, baina Altzoko Handia edo Altzoko Erraldoia ezizenarekin ezagunagoa zen. Altzon jaio zen, Ipintza Zar (gaur egun Ipintza Handi) baserrian, 1818ko uztailaren 10an eta 1861eko azaroaren 20an bertan hil. Oso gizaseme berezia zen, 2,27 metroko altuera zuen eta 203kiloko pisua, akromegalia deritzon gaixotasunaren ondorioz. Ospe handia izan zuen eta Europan zehar (Espania, Portugal, Frantzia, Inglaterra…) erakustaldietan erabili zuten eta garai hartako europar monarkak ere ezagutu zuten. Bere bizitzako gertakarietan inspiratuta 2017an “Handia” filma estreinatu zen.