Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2012/03/03

ERROMA


Orain dela gutxi, Erromara bidaiatzeko aukera izan nuen. Benetan hiri ederra. Monumentoz betetako hiria da Erroma eta hauen artean elizak dira ugarienak. Jende asko ibiltzen da kaleetan zehar paseiatzen eta hiriko monumentoak ikustatzen. Toki batetik bestera mugitzeko egokiena autobusez ibiltzea da baina jendez gainezka ibili ohi dira. Eta kontuz …...hiriko trafikoa ez da batere erosoa.
Monumento apaigarrienetakoak hauek dira:
Vaticanoa: munduko elizarik handiena. Bere handitasuna eta edertasuna itzelak dira.
Coliseoa: erromatarren garaiko eraikin handienetakoa da.
Navona plaza: hiriko plazarik ederrena. Neurri handiko hiru iturriz apainduta dago eta margolari eta karikaturistez beteta egon ohi da.
Espainia plaza: bere eskailera handia beti jendez gainezka egoten da.
Victor Manuel II. Monumentoa: izugarrizko eraikin zuria.Hemen dago “Soldatu ezezagunaren hilobia”.
Fontana di Trevi: hiriko iturri ospetsuena. Iturri honetako uretara txanpon bat botaz gero, berriro
Erromara itzuliko zara.

ROMA

Hace poco he tenido la oportunidad de viajar a Roma. Es una ciudad encantadora. Está llena de monumentos, sobre todo de iglesias y es muy agradable pasear por sus calles y visitar sus famosos monumentos. Para desplazarse por la ciudad es aconsejable utilizar los autobuses urbanos, aunque
a veces van a tope. Y... cuidado con el trafico que es bastante alocado.