Heldu zaigu udaberria eta udaberriarekin eguraldi nahasia, ohikoa den bezala. Egun batzuetan eguraldi ederra egin ohi du, baina beste batzuetan euri zaparrada handiak. Euri hauen ondorioz, gure mendietako errekatxoak, beste garai batzuetan agortuta egon ohi direnak, urez beteta jaitsi ohi dira, eta paisaia zoragarriak ikusteko parada eskaintzen digute.
Argazki hauek Aralarko Parkean ateratakoak dira, Lizarrusti inguruan.