Nire egoera
Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.
2012/11/11
Lehenengo elurrak
Aurtengo lehen elurrak iritsi dira gure mendietara. Azaroko azken egun batean abiatu nintzen Aralar aldera udazken koloreko argazkiak egitera eta nire harridurako ailegatzen ari nintzela San Migel ermitara dena txuriz estalita topatu nuen. Hemen dituzue atera nituen argazki batzuk.
2012/11/01
Goiz-pasa Getarian
Aurtengo udazkeneko hego haizea zebilen goiz batean ateratako argazkiak gure kostaldeko herririk politenetakoan, Getarian.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)