Heldu zaigu uda eta beroa nagusitu da gure artean. Ez da urteko sasoirik txarrena patxadaz gure kostaldeko toki politenak bisitatzeko. Toki hauetako bat, nola ez, Getariako portua da. Baina oraingo honetan ahaztuko gara paisai handiekin eta gure arreta guztia ipiniko dugu kaietan egon ohi diren mila eratako xehetasunetan. Argazki hauekin nahi dut adierazi paisai handiak eta ederrak ez direla edertasunaren jabe bakarrak eta politasuna gauza txikietan ere topatu dezakegula.
Nire egoera
Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.
2013/07/24
2013/07/21
Lareoko urtegia
Lareo Gipuzkoako hegoaldean kokatua dagoen urtegia da. Goierriko eskualdean eta Ataun udalerriaren barne. Urtegi honek Ataun urez hornitzen du. Lareoko bidea Lizarrustiko parketxetik hartzen da. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan eta Aralar Parke Naturalaren barruan dago parketxe hau, Lizarrusti gainean (621m.) bide ertzean kokatua. Sendi osoak egiteko moduko ibilbide motz eta erraz honek ez du aspertzeko astirik uzten, ikustekoa franko baitu. Pagadian zehar paseatuz leize, harrian eginiko tunel, erreka eta besterik ikusita helduko da bidea Lareoko urtegira. Mendiz eta pagadiz inguraturik, urtegiari buelta ematea da proposamena inguruneaz gozatuz. 7,3 kmko ibilbide leuna, 2 ordutan lasai egitekoa.
2013/07/03
ERRALDOI ETA BURUHANDIAK
Lehengo larunbatean ekainak 29 buruhandi eta erraldoien dantzak alaitu zituzten Donostiako kaleak. 1813Ko gertakariak oroitzeko ekitaldian, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako berrehun buruhandi eta erraldoiek hartu zuten parte. Mota guztietako personaiak zeharkatu zuten erdigunea: arrantzaleak, artzainak, baserritarrak, errege-erreginak, pailazoak eta abar. Txistu, dultzaina edo trikitixak lagunduta, poza, kolorea, musika eta batzuetan harridura ere zabaldu zuten heldu eta haurren artean.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)