Aspalditik oso gogoko dut Getariako portuan alde batera eta bestera ibiltzea eta bitartean argazki batzuk ateratzea. Oso guztukoak ditut hango itsasontzi koloretsuak eta hauek sortzen dituzten islak, kaioen joan-etorriak eta hauek ateratzen dituzten garrasiak, denbora pila bat pasatzen dut arrantzaleei begira bere eginbeharretan eta miresten dut emakumeek duten trebetasuna sareak konpontzeko orduan. Baina ohartu naiz, gizon eta emakumeak portuko protagonista nagusiak izan arren, gutxitan izan ohi direla nire argazkietako protagonista eta oker hau zuzendu nahian hemen dituzue hauen argazki batzuk, Getariako portuan ateratakoak noski.