Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2015/12/24

Gabon zoriontsuak - Feliz Navidad

Azkoitiko hainbat irudiekin osatutako postal honen bidez, Gabon zoriontsuak opa dizkizuet.
Os deseo felices Navidades, con esta postal compuesta por varias imagenes de Azkoitia.

Udazkenari aio

Urtea bukatzera doa eta udazkena oraintxe joan da. Loiola inguruan ateratako argazki hauekin nahi nituzke agurtu biak.











Con estas fotografias tomadas en los alrededores de Loiola, quisiera despedirme del otoño y de este año que está a punto de extingirse.

2015/11/25

Jaizkibeleko harribitxiak

Gure kostaldean badira toki ederrak, ia magikoak direnak. Leku horietako bat da, zalantzarik gabe, Jaizkibel ingurua. Egia da leku ezkutuak direla eta bertara iristeko zailtasun handiak izaten direla, baina behin iritsitakoan,  beste mundu batekoak dirudite, gure begien aurrean azaltzen diren paisajeek; edozein liluratuta uzteko gai dira. Hango marrak, koloreak, marrazkiak, testurak eta formak gure barnean hain iltzatuta gelditzen dira, ia ezinezkoa dela bertara bueltatzeko desioa ezabatzea.















2015/11/14

Udazkena Errioxan

Bi hitz hauek bat egiten dutenean, izugarrizko kolore eztanda gertatzen da.
Cuando se juntan estas dos palabras, se produce una gran explosión de colores.












2015/10/31

Zumaia

Udazkeneko egun baten ateratako argazkiak.
Fotos realizadas en un dia cualquiera de otoño.







2015/09/14

Grauseko Plaza Nagusia

Guia Repsolekoek urtero antolatzen dute lehiaketa bat Espaniako txokorik ederrena aukeratzeko. Lehiaketa honetan komunitate erkidego bakoitzeko txoko bat aukeratzen dute eta jendeak internet bidez aukeratzen du txokorik ederrena. Aurten finalera ailegatu den txoko bat Huesca probintziako Graus herriko Plaza Nagusia izan da, irabazi ez badu ere. Bigarren gelditu da. Hemen dituzue plaza honetako argazki batzuk. Zeuek erabaki.






2015/09/05

Colla Castellera Els Minyons de Terrassa

Gure Esku Dago ekimenak gonbidatuta, herriko festatan, hau da Andramaixetan, ikuskizun paregabea eskaini ziguten herriko Plaza Nagusian, Colla Castellera Minyons de Terrassak. Castellsak gizon-emakumeek sortzen dituzten eraikuntza ikusgarriak dira eta balore asko irudikatzen dituzte, esate baterako, elkartasuna, taldearenganako konpromisoa, norberaren ahaleginaren garrantzia helburu bat lortzeko, taldekideekin konfiantza...
Castellsak kultura katalanaren ikurrak direlako eta irudikatzen dituzten balorei esker, UNESCOK
Gizadiaren Ondare Kulturala izendatu zituen.











Los Castells representa un buen número de valores, como el trabajo en equipo, el compromiso con el colectivo, el respeto, la solidaridad o el espíritu de superación,
que sumados a la espectacularidad de las construcciones, pueden hacer de cualquier acontecimiento un momento mágico e inolvidable.
Los Castells son el símbolo de la cultura catalana y gracias a esto y a todos los valores que representan, la UNESCO los ha declarado Patrimonio Cultural
Inmaterial de la Humanidad.