Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2015/01/30

Iturengo Inauteriak




Ituren eta Zubietak elkarrekin ospatzen dituzte inauteriak. Urtarrilako azkeneko asteko astelehen eta asteartean, eguerdi aldean, bi herriko joaldunak beraien desfilean hasten dira, astelehenean Iturenen, eta asteartean Zubietan.
Joaldunak bi lerrotan desfilatzen dute, mugimendu ritmiko eta pausatuekin, zintzarrien doinu bateratua lortuz. Naturari estu lotutako errito baten itxura hartzen du desfileak.
Lehenengo lerroan dagoen joaldunetako batek, adar bat jotzen du noizbehinka eta ohiu batzuk egin, horrela desfileari erritmoa jarriz.
Uste da, zintzarriekin lortzen den soinuarekin espiritu txarrak uxatzen direla eta inguruko lurretan lo dauden energiak iratzarri.
Pertsonai hauen jantziak bereziak dira: abarkak oinetan, ardi larrua bizkarrean, koloretako painuluak lepoan, zintaz betetako txapel koniko bat, zaldi ilez egindako isopo bat eskuan, eta bi zintzarri erraldoi gerrian lotuak.
Argazki hauek Iturenen ateratakoak dira.














2015/01/19

Pagadi misteriotsua

Berriro ere, eta ez da azkena izango edo ez nuke nahi behintzat azkena izatea, behelainoak pagoak estaltzen dituenean sortzen den magia harrapatu nahian...Oraingoan Loiola inguruan.

Nuevamente, y espero y deseo que no sea la ultima vez, intentando atrapar la magia que se crea, cuando la niebla no nos deja ver con claridad las hayas...Esta vez cerca de Loiola.







2015/01/02

Zestoako Bainuetxea

Sarritan gertatzen zaigu inguruan ditugan lekuak ez ditugula ezagutzen. Urrutira begira egoteak hurbil dagoena ikustea galarazten digu.Hori gertatzen da, esate baterako, Zestoako Bainuetxearekin. Hamaika aldiz pasatzen gara bere albotik, hondartzetara edo Donostiara joaten garenean, jaramon handirik eman gabe. Hemen dituzue argazki hauek bere edertasunez jabegaitezen.




Zestoako Bainuetxearen jatorrian ur gazia ematen zuten bi iturburu daude. "Gesalaga" deitzen zieten, hain zuzen, ur gazia zutelako. XVIII. mendearen bukaeran, ur horiek osasunarentzat mesedegarri izendatu zituzten, eta, ondorioz, 1804an ireki zuten bainuetxea. Hotelak, berriz, 1893an zabaldu zituen ateak. Handik mende batera, 1983ko uholdeen ostean, guztiz zaharberritu zuten eraikina, teknologia berri eta modernoenak erabilita.