Iturrarango Lorategi Botanikoa Iturraran Parketxearen ondoan
aurkitzen da Aiako udalerrian. Momentu honetan 25 hektarea ditu, horietatik 10
hektarea bertako zuhaitzenak, eta 5.200 taxon inguru mundu guztiko
landarediaren erakuslehio. Gehienak kanpoko zuhaitz eta zuhaixkak
dira baina badago baita ere arriskuan dauden Euskal Herriko landareen
bilduma bat ere.
Lehen landaketak 1986ko neguan egin ziren eta urtero espezie
berriak gehitu izan zaizkio bildumari. Bertako mikroklimari esker,
mundu guztiko landareak alda daitezke, leku hotzetakoak zein
epeletakoak.
Nire egoera
Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.
2015/04/08
Neguaren bukaera
Neguari agur esateko Izarraitz mendian ateratako argazki batzuk.
Adios al invierno con estas fotos realizadas en el monte Izarraitz.
Adios al invierno con estas fotos realizadas en el monte Izarraitz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)