Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2015/09/14

Grauseko Plaza Nagusia

Guia Repsolekoek urtero antolatzen dute lehiaketa bat Espaniako txokorik ederrena aukeratzeko. Lehiaketa honetan komunitate erkidego bakoitzeko txoko bat aukeratzen dute eta jendeak internet bidez aukeratzen du txokorik ederrena. Aurten finalera ailegatu den txoko bat Huesca probintziako Graus herriko Plaza Nagusia izan da, irabazi ez badu ere. Bigarren gelditu da. Hemen dituzue plaza honetako argazki batzuk. Zeuek erabaki.






2015/09/05

Colla Castellera Els Minyons de Terrassa

Gure Esku Dago ekimenak gonbidatuta, herriko festatan, hau da Andramaixetan, ikuskizun paregabea eskaini ziguten herriko Plaza Nagusian, Colla Castellera Minyons de Terrassak. Castellsak gizon-emakumeek sortzen dituzten eraikuntza ikusgarriak dira eta balore asko irudikatzen dituzte, esate baterako, elkartasuna, taldearenganako konpromisoa, norberaren ahaleginaren garrantzia helburu bat lortzeko, taldekideekin konfiantza...
Castellsak kultura katalanaren ikurrak direlako eta irudikatzen dituzten balorei esker, UNESCOK
Gizadiaren Ondare Kulturala izendatu zituen.











Los Castells representa un buen número de valores, como el trabajo en equipo, el compromiso con el colectivo, el respeto, la solidaridad o el espíritu de superación,
que sumados a la espectacularidad de las construcciones, pueden hacer de cualquier acontecimiento un momento mágico e inolvidable.
Los Castells son el símbolo de la cultura catalana y gracias a esto y a todos los valores que representan, la UNESCO los ha declarado Patrimonio Cultural
Inmaterial de la Humanidad.