Nire egoera
Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.
2015/11/25
Jaizkibeleko harribitxiak
Gure kostaldean badira toki ederrak, ia magikoak direnak. Leku
horietako bat da, zalantzarik gabe, Jaizkibel ingurua.
Egia da leku ezkutuak direla eta bertara iristeko zailtasun handiak
izaten direla, baina behin iritsitakoan, beste mundu batekoak
dirudite, gure begien aurrean azaltzen diren paisajeek; edozein
liluratuta uzteko gai dira. Hango marrak, koloreak, marrazkiak,
testurak eta formak gure barnean hain iltzatuta gelditzen dira, ia
ezinezkoa dela bertara bueltatzeko desioa ezabatzea.
2015/11/14
Udazkena Errioxan
Bi hitz hauek bat egiten dutenean, izugarrizko kolore eztanda gertatzen da.
Cuando se juntan estas dos palabras, se produce una gran explosión de colores.
Cuando se juntan estas dos palabras, se produce una gran explosión de colores.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)