Nire egoera
Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.
2016/02/04
ZUBIETAKO INAUTERIAK
Urtarrilaren azken astean edo otsailaren lehenengoan ospatzen dituzte urtero inauteriak Iturenen eta Zubietan. Ekitaldi nagusia joaldunek egindako desfileek osatzen dute: bata, astelehenean, Iturengo kaleetatik, eta bestea, berriz, asteartean, Zubietakoetatik. Bi egunez, joaldunek bi herrietako kaleak hartzen dituzte. Joaldunak bi lerrotan desfilatzen dute, mugimendu eritmiko eta pausatuekin, zintzarrien doinu bateratua lortuz. Naturari estu lotutako errito baten itxura hartzen du desfileak. Uste da, zintzarriekin lortzen den soinuarekin espiritu txarrak uxatzen direla eta inguruko lurretan lo dauden energiak iratzarri. Gaur egun, pertsona heldu naiz gazte, gizonezko naiz emakumezko, izaten ohi dira zintzarriei doinua ateratzen dietenak.
Argazki hauek Zubietan ateratakoak dira pasa den asteartean.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)