Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2016/10/14

Burnibidearen euskal museoa / Museo vasco del ferrocarril



Europako tren-bildumarik onenetakoa du Burdinbidearen Euskal Museoak (Azpeitia), mota askotako ibilgailuak biltzen baititu: lurrunezko tren-makinak, diesel motordunak nahiz elektrikoak, tren automotorrak, eta askotariko bagoiak. Museo honetan denboran zehar bidaiatzen da. Hemen Euskadiko trenen historia ezagutu ahal izango duzu, industriaren iraultza ekarri zuten tren zaharretatik hasi eta Bilboko metroan erabiltzen diren unitate modernoetaraino. Horrez gain, lurrun trenek nola funtzionatzen duten edo garraio publikoek gure gizartearen garapen iraunkorrerako duten garrantzia ikasiko duzu.















El Museo Vasco del Ferrocarril (Azpeitia) presenta una de las mejores colecciones ferroviarias de Europa, con vehículos de todo tipo: locomotoras de vapor, diesel y eléctricas; automotores y diversas clases de vagones. Visitar este museo, es como viajar al pasado. En el conocerás la historia de los ferrocarriles de Euskadi, desde los viejos trenes con los que llegó la revolución industrial hasta las modernas unidades del metro de Bilbao y descubrirás cómo funcionaban las locomotoras de vapor o la importancia de los transportes públicos en el desarrollo sostenible de nuestra sociedad.