Nire egoera
Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.
2017/06/27
Debako Santa Katalina ermita
XVI. mende ezkeroztik ezaguna da eta kostaldeko Santiago bideko erreferetzi puntua da.
Gaur egun, San Juan egunean ospatzen da meza, auzo-lagunek eramaten dituzten,ura eta lore-sortak (San Juan Txorta) bedeinkatuz. Ekaitza dagoenean, auzo-lagunek bedeinkatutako erramu bat sutara botatzen dute etxea babesteko. Gazteak ere, ezkongai bila gerturatzen omen ziren.
2017ko apirileko 25an, Debako udalak erosi zituen ermita eta inguruko lurrak 30.000 euroren truke.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)