Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2017/12/16

Kortxeleko mamuak

Ondarroa, Gipuzkoako probintziaren mugan dagoen Bizkaiko herri bat da. 8.617 biztanle zituen 2016. urtean. Arrantzaren inguruan eraiki dute herriko ekonomia, batez ere azken mendeetan. Bertako monumento nabarmenena Andra Mari eliza da. Artibaiko itsasadarraren ondoan dagoen muino baten gainean dago eraikita eta nagusi ageri da herriaren alde zaharrean. 1462an eraiki zuten, gotiko estiloan. XVIII eta XIX mendeetan eraberritu egin zuten. Tenpluak trazeria flamingeoko leihoak ditu. Eta horiekin batera pinakuluak eta arrosetoia nabarmentzen dira kanpoaldetik. Ibaiaren ertzetik gora begiratuta, arkupe handia du elizak, antzina itsasontziak babesteko erabiltzen zutena. Elizaren gainean, elementurik bitxienak ditu, "Kortxeleko mamuak" bezala ezagunak direnak. Borgoinar estiloko eskulturak dira, Erdi Aroko gorte bat irudikatzen dutenak. Irudiak oso ederrak dira: ezkerretik eskuinera erregea, xirularia, folk biolin bat jotzen duen musikaria, gizonezko bat eta emakume erromes bat, bi baleztari, inude bat, erregina, monje bat, ezkutari gazte bat eta zaldun bat ordezkatzen dituzte. Irudi hauetako bat "Leokadi" izenez esagutzen da eta kondairak dioenez, herriko alde zaharrean bizi zen eta zigor gisa harri bihurtu zuten. Ordutik elizaren gainean dago, eta herriko jaietan hortik jaisten da.

2017/12/09

Udazkena Loiolan

Oraindik ere ikusten dira udazken koloreak Loiola inguruan. Todavia se aprecian los colores del otoño en los alrededores de Loiola.

2017/12/03

Elurra

Aurtengo denboraldiko lehen elurtea Azkoitian. La primera nevada de la temporada en Azkoitia.