Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2018/05/17

Izarraizko behelainoak


Behelainoak Izarraitz mendiko pagadiak estaltzen dituenean.










Cuando la niebla se apodera de los hayedos del monte Izarraitz.

2018/05/13

Mirandaolako ezpata dantza


1633az geroztik, urtero antolatzen duten ekimena da Mirandaola Eguna, Santikutz Txiki egunaren ondorengo igandean. Izan ere, urte hartan eskatu zioten legazpiarrek Pedro Zorrilla Iruñeko gotzainari Mirandaolako Gurutzearen kondaira mirari gisa har zezan. Kondairaren arabera, 1580ko maiatzaren 3an, igandea izan arren eta elizak jai egiteko agindua eman arren, olako langileek lan egin zuten. Egunean zehar egindako lanaren ordaina 21 zentimetrodun eta 5,5 kilodun gurutze bat izan omen zen. Geroztik, gertaera hau miraritzat hartuta, ospatzen dute Mirandaola Eguna.
















Cada 3 de mayo en Legazpi recuerdan el milagro que, según la leyenda, ocurrió en la ferrería de Mirandaola allá por el año 1580. Cuentan que un domingo los ferrones trabajaron duro todo y que lo que obtuvieron tras una larga jornada fue un objeto de hierro con forma de cruz, lo que fue interpretado como un castigo divino por haber trabajado un día festivo. Pero ese acontecimiento se convirtió en milagro con el tiempo. Y, por ello, desde entonces, cada 3 de mayo se celebra la festividad de la Santa Cruz en Legazpia y el domingo posterior al 4 de mayo se celebra el tradicional Día de Mirandaola.
 


2018/05/06

Vitoria Gasteiz

Gasteizko beste ikuspuntu bat, alderik koloretsuena.













2018/05/02

Vitoria-Gasteiz

Udaberriko aste buru batean, Gasteizen ateratako argazkiak.