Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2018/11/29

Segura (Gipuzkoa)

 

Segura Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa, Oriaren haraneko buruan kokatua, ibai horren gaineko muino batean. 1498 bizilagun zituen 2016. urtean.
Segura herriak, 1256ean Segura izenaz fundatu izan aurretik, Erraztiolatza izena zuela usten da, eta gaur egun San Andres ermita dagoen inguruan zegoela.
Segurrarek "zopajale" ezizena hartzen dute.
Segurak hiribildu izaerari ondo eutsi dio eta Gipuzkoako multzo historiko-artistiko ederrenetakoa da, bai eraikuntzen motengatik bai horiek eratzen diren moduerengatik.