Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2019/01/10

Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)

 


Nekazal tradizioan oinarritutako herria dugu Leintz Gatzaga. Gaur egun 250 biztanle ditu.
Leintz Gatzaga Gipuzkoako hegomendebaldeko muturrean dago, Araba eta Gipuzkoa arteko mugan. Leintz bailarako lehenengo herri hau, Deba Garaiko eskualdean dago. Izan ere, bailarari izena ematen dion ibaiak, Debak, Leintz Gatzagako lurretan du jaiolekua.
Leintz Gatzagako hirigunearen edertasunak garai bateko ospea irudikatzen du.
Hirigunearen egitura honakoa da: hiru kale paralelo ditu eta horiek zeharkatzen dituen beste kale bat dago. Hirigunea eraiki zenetik, inguruan harresia altxatu zen, kanpoko eraso ugariei aurre egiteko. Hala ere, lehenago beste hirigune bat egon zen, baina 1371an gertatutako sute batek suntsitu zuen.

Jatorrian herrira sartzeko ateak zazpi ziren arren, gaur egun bost baino ez daude; mendebaldekoa da nagusia eta Gaztela-Leongo armarria du. Hirigunean dauden etxeak, ilaratan daude antolatuta. Erdian, eliza eta hamabi tutuko iturria "as de copas" deitzen dutena daude.
Leintz Gatzagak oinetxe, jauregi eta dotorezia handiko eraikin ugari ditu eta, ezin dira aipatu gabe utzi eraikinetako blasoiak, armarriak eta portaleak.
Hainbat edertasuna dituen herria, hobeto zainduta egon behar duen herria da.