Igartubeiti baserria, Ezkion (Gipuzkoa) kokatua,
euskal baserri tradizionalaren eredu argienetakoa da, horregatik museo bilakatu
da, baserriko bizimodua nolakoa zen erakusteko bisitariei.
Museoa baserriaren instalazioak aprobetxatuz
egin zen. XVI eta XVII. mendeetako baserriko bizimodua ikusgai da hemen.
Modu paregabean kontserbatu
da Igartubeiti baserria. Euskal baserrien Urrezko Aroaren eredu garbienetakoa
da. Egurrezko egitura erabili zen Igartubeiti baserria eraikitzeko, XVI eta
XVII. mendeetan egiten zen moduan.Baserri tradizionalen erabileraz gain, Igartubeiti baserrian dolare bat dago gaur egun ere. Bertan, sagardoa nola egiten zen erakusten zaie bisitariei.