Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2019/07/25

Behelainoa

  Izarraitz mendiko pagoak udako behelainoak besarkatzen dituenean.

















Cuando las nieblas del verano abrazan a los hayedos del monte Izarraitz (Azkoitia)

2019/07/15

Arrantzale eguna Orion


Orioko kaleak arrantzale bihurtu ziren San Pedro jaietan. Herritar ugarik parte hartu zuen jai giroa herrian zabaltzen, denak arrantzale jantzita, batzuek sareak konpontzen, besteak antxoak garbitzen, abesten edo dantza egiten.


















2019/07/12

Sanjoanak 2019


Meza ondorengo kanpai hotsak, prozesioan joaten diren txistulariak, dultzaineroak, musika banda, dantzariak, erraldoiak eta batez ere eskopeteroen zaratak eta bolbora usaina dira Tolosako Sanjoan eguneko ezaugarri garrantzitsuenak. Benetan festa alai, koloretsu eta zaratatsua. Ederra.