Adin bat
dudalako…
Beldurrik gabe
jakinaraziko ditut nire pentsamenduak.
Egoera
ezegokiak salatuko ditut naiz eta gero neu izan kritikatua.
Nahi dudana saiatuko naiz
egiten, ez naiz eta porrotaren beldur.
Kutxatxo seguru batean
gordeko ditut nire oroitzapen kutunenak, memoriaren lapurrek ez ditzaten
lapurtu.
Nire arropa
beroenak pilatuko ditut iristear dagoen neguko hotzak saihezteko.
Nostalgiaren kupelari ez
diot utziko gainezka egiten.
Gogor tiratuko diot
bizitzako sokari korapiloak askatzeko.
Ardo gorri naparrez
bustiko dut nire lagunekiko adiskidetasuna.
Ez dut nahi izan haizeak
astintzen duen udazkeneko hosto bat, ezta artzain ezezagun baten artaldeko ardi
galdu bat ere.
Kolore biziz margotuko
ditut nire azken egunak, grisa alde batera utzita.
Zapi bat lepoan lotuta
gainditu nahi ditut nire bizitzako gailurrik zailenak.
Adin bat dudalako…