Gipuzkoako barrualdeko zonalde honetan dokumentaturik dagoen lehen parrokia-eliza da eta 1576 urtera arte Zumarragak izan zuen lehena.
Gaztelako Enrique II.-ak 1366ko maiatzaren 12an Francisco Gomez de Lazkanori, Lazkaoko Jauregiko bigarren jauntxo eta oinaztar bandoaren buru zenari, Juro de heredad -betirako dohaintzan- eman zion eliza.
Tenplua Monumentu Historiko-Artistiko Nazional deklaratu zuten 1965eko irailaren 23an, eta Euskal Monumentu Historiko-Artistiko 1984ko uztailaren 27an.
Bestalde, uztailaren 2an, ermitaren inguruan herriko jaietako ekitaldirik garrantzitsuena ospatzen da: Antioko erromeria ezaguna. Egun honetan, tenpluaren barnean, Antioko Ama Birjinari ezpatadantza eskaintzen zaio.