Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2021/10/08

Arriaran (Beasain)






Arriaran bi eraikin apaigarri dituen Beasaingo auzo bat da. Bata Done Petri eliza (San Pedro) eta bestea Arriaran urtegia.

Done Petri eliza XVI. mendekoa da. Elizara sartzeko dagoen portada, izugarria da. Portada izugarri hau gotiko flamigero estiloari dagokio, XV. eta XVI. mendearen bigarren erdialdian garatutako estiloa alegia.
Urtegia Arriaran errekaren urak biltzeko eraiki zuten 1993.urtean eta bere hormak Nestor Basterretxea eskulturgilearen artelanarekin apaindu zituzten.

2021/07/28

Izarraitz











 Izarraitz mendiko pagadietako xarma harrapatu nahian.

2021/07/12

Sakoneta

 Goizpasa ederra Sakonetako itsasbazterrean







.

2021/06/28

Errezil

 Errezilgo herriak hartzen duen jantzia behelainoaren eraginez.





 




2021/06/23

Sandaili ermita

 

Sandaili baseliza edo San Elias baseliza Orkatzategi mendiko haitzulo batean dago, Araotz auzoan. Gipuzkoako Oñati udalerrian dagoen baseliza bat da. Ermitaren eraikuntza bitxia bezain xumea da, eta tradizio handiko lekua da. Sandailira erromes joaten ziren haurra izan nahi zuten emakumeak, dirudienez, haitzulo honetako urak, aska batean jasotzen dena, emankortasuna emateko gaitasuna baitzuen.

 







 

 

2021/05/20

Zarauzko "Torreoia"

 

Dorrea Vista Alegre lursailaren zati bat zen, eta han kokatzen zen, baita ere, Villapadiernako kondeen jauregia (1913). Gaur egun, parke eder baten zati bat da. Estilo neoklasikoko eraikina da, zirkuluerdiko forma du eta 10 zutabe. Bigarren pisutik, Zarautz ikuspegi orokorraz gozatu daiteke. Gipuzkoan hormigoi armatuarekin egindako lehenengo eraikina izan zen.

 








 

2021/04/06

Debako Santa Maria elizako klaustroa

 

Gipuzkoako klaustro gotiko lehenbizikoa  da. 1500.urte aldera hasi ziren eraikitzen. Garai batean hilerri bezala erabili zuten.