Arriaran bi eraikin apaigarri dituen Beasaingo auzo bat da. Bata Done Petri eliza (San Pedro) eta bestea Arriaran urtegia.
Done Petri eliza XVI. mendekoa da. Elizara
sartzeko dagoen portada, izugarria da. Portada izugarri hau gotiko flamigero
estiloari dagokio, XV. eta XVI. mendearen bigarren erdialdian garatutako
estiloa alegia.
Urtegia Arriaran errekaren urak biltzeko eraiki zuten 1993.urtean eta bere
hormak Nestor Basterretxea
eskulturgilearen artelanarekin apaindu zituzten.