Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2023/07/30

Futuroscope (Frantzia)

 

Futuroscope Poitiersen (Frantzia) periferian dagoen multimedia teknologian oinarritutako atrakzio parke bat da. Parkearen eraikuntza 1984an hasi zen eta publikoarentzat 1987an ireki zen. 2011an Parkeak 40 miloi bisitari gainditu zituen. Gaur egun urtean 1.850.000 bisitari izaten ditu.














 

2023/07/28

Izarraitzko pagadietan











 Aittola inguruko pagadietan behelainoa lagun hartuta.

2023/07/25

Sahatsa

 Azkoitiko Sahatsa dantza taldeak  herriko Plaza Nagusian eskaini zigun emanaldia.













2023/07/21

Arroxela (La Rochelle)

 

Arroxela (frantzesez La Rochelle) Itsas Charente departamenduko hiriburua da, Ozeano Atlantikoaren ertzean dago. Frantzia mailan arrantzari dagokionez Arroxeleko portuak garrantzi handia du.

Joanes Leizarragak hiri honetan argitaratu zuen “Testamentu Berria” 1571ean, euskarazko lehen Biblia. (Wikipedia)











 

2023/07/08

Saintes

 

Saintes Frantziako udalerri bat da, Itsas Charente departamenduan dagoena, Akitania Berria eskualdean.