Irantzuko Monasterioa Nafarroako Abartzuzatik 3 kilometrora kokatua dago. Jatorrizko tenplua erromaniko estilokoa eta XII.-XIV. mendeetakoa da.
Ia ehun urtez, 1839tik 1942arte, hutsik eta abandonatuta gelditu zen Mendizabalen araua zela eta. Azkenik, Vianako Printzearen Fundazioak ekin zion zaharberritzeari urte hartan eta gaur egun monje teatinoek kudeatzen dute.