Esta año he preparado diferentes postales de Navidad para enviarlas a mis amigos. Elige la que más te guste.
Aurten Gabonetako postal desberdinak prestatu ditut nire lagunei bidaltzeko. Aukeratu gustokoena.
Nire egoera
Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.
2012/12/05
Ugunako urjauzia
Eta Otzarretako pagaditik ez urrun, aurkituko dugu Ugunako urjauzia. Hau ere Gorbeiako parkearen barruan. Euria egin eta laister hurbiltzen bagara toki honetara eta batez ere udazkena bada, aurkituko gara leku paregabean, 35m.ko garaia duen urjauzi baten aurrean eta antzinako pagoz inguratuta. Paradisu txiki batean egongo bazineke bezala sentituko zara.
2012/12/04
Otzarretako Pagadia
Gorbeia Parkean eta Barazarko gailurretik hurbil, aurkitzen da toki zoragarri bat. Toki hau Otzarretako pagadia izenarekin ezagutzen da. Pagadia ez da oso handia baina bai polita eta edertasun hau handiago izan dadin, errekatxo batek zeharkatzen du holako xarma berezi bat emanez leku polit honi. Hamaika argazkilarik egin izan dituzte argazkiak pagadi honetan eta nik ere nahi izan dut nire ikuspuntua zuei erakustea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)