Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2012/12/05

Ugunako urjauzia






Eta Otzarretako pagaditik ez urrun, aurkituko dugu Ugunako urjauzia. Hau ere Gorbeiako parkearen barruan. Euria egin eta laister hurbiltzen bagara toki honetara eta batez ere udazkena bada, aurkituko gara leku paregabean, 35m.ko garaia duen urjauzi baten aurrean eta antzinako pagoz inguratuta. Paradisu txiki batean egongo bazineke bezala sentituko zara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario