Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2013/11/01

Urederra

Urederraren iturburuko natur erreserba Urbasa-Andíako natura parkean dago, Bakedanoko udalerrian (Nafarroan). Han sortzen da Urederra ibaia eta, 19 kilometroko ibilbidea egin eta gero, Ega ibaira isurtzen ditu urak, Lizarra parean. Natura erreserba 1987an izendatu zuten.
Urbasako gune karstikoan sortutako akuifero garrantzitsuaren berezko irteerarik emankorrena da. 630 metroko garaieran sortzen da (pareta horren goiko tontorrak 900 metro ditu). Milioika urtetan, Urbasako ura hustearen eraginez, gunearen hegoaldeko ertzean sortutako anfiteatro arrokatsua osatzen duen koska modelatua da.
Oso nabarmena da zuhaitz, zuhaixka eta flora aniztasuna; eremu txiki batean, espezie hauek aurkitzeko aukera izango dugu, besteak beste: ezkiak, haritzak, astigarrak, pagoak, lizarrak, zumarrak, sahatsak, hurritzak, elorri zuriak, ezpelak eta ipuruak.
Baina toki berezi hontako ezaugarri nabarmenena ibai da. Ikusgarria da ibai hontako urek nola bihurritu eta jolasten duten haitz eta zuhaitzen sustraiekin, ur-jauzi, errekatxo eta potzu koloretsuak sortuz.
Urederra ibaiaren iturburura iristeko, Bakedanon dagoen aparkalekutik abiatzen den bidezidorretik sartu beharko dugu, oinez. Ordu erdi batean iritxiko gara natur erreserba “magiko” honetara.













No hay comentarios:

Publicar un comentario