Ba
al zenekien...
...
Euskararen Eguna guztiz lotuta dagoela Xabierko Frantzisko
deunarekin? 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak
dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren,
hots, euskaraz.
...
1949. urtean ezarri zuela Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko
Eguna? 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik,
Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.
.…Euskararen
Egunak hainbat izen izan dituela? Lehendabiziko edizioan “Eskuararen
Eguna” erabili zen eta ondorengo urteetan “Euzkararen eguna”
edo “Euzkara Eguna” bezala ikusi izan dugu. Egun Euskararen Eguna
edo Euskararen Nazioarteko Eguna erabiltzen dira.
….
Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen
dela Euskararen Nazioarteko Eguna? Jakin badakigu Mexikon,
Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara
goraipatzen dela abenduaren 3an.
No hay comentarios:
Publicar un comentario