Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2014/12/15

Olatu erakargarriak

Gure kostaldean ohikoak izaten dira olatu-ekaitzak, batez ere neguko partean. Hale ere, aurtengo lehena aurreratu egin da eta oraindik udazkena izan arren lehengo astean gogor jo du gure kosta.


Ekaitzak sortzen dituen olatuak izugarriak izaten dira eta handitasun horrek beldurgarriak bihurtzen ditu eta era berean erakargarriak. Honako hauek Zumaian harrapatutakoak dira.    





2014/12/06

Lastur

Lastur Debako auzo bat da, Izarraitz mendilerroaren bihotzean dago, mendi eta haranez inguratuta, nahiz eta itsasotik oso gertu egon. Natur eta kultur ondare handia duen harana da Lastur.


Bailararen erdigunean San Nikolas auzoa aurkitzen da; besteak beste ermita, plaza, errota eta taberna aurki genitzazke.Plazaolako errota, plazaren aurrealdean kokatua, ondarearen ikuspegitik erlikia bat da, hauek errotan bilakatu aurretik burdinolak bait ziren.1335.urtean aipatzen da Alfonso XI erregeak, Lasturko bailarako burdinolen eskakizunaren ondorioz,zedula bat bidali zuen. Bertan lehentasun batzuren artean ikatzen eraldaketarako inguruko mendietako zuhaitzen mozketa baimentzen du.Errotak egoera onean aurkitzeaz gain funtzionamenduan ikus genezake.

 




2014/11/29

Costa Quebradako itsasoa haserretzen denean

Bigarrengo aldiz joan naiz Cantabriako Costa Quebrada aldera, benetan toki paregabea, eta oraingoan gainera, itsasoa haserretuta ikusteko zortea izan dut. Argazki hauek El Madero, La Arnia eta Los Urros hondartzatan ateratakoak dira.




Por segunda vez me he acercado a Costa Quebrada (Cantabria), un sitio que merece la pena visitarlo y esta vez he tenido la suerte de ver el mar muy embravecido. Estas fotografias han sido obtenidas en las playas de El Madero, La Arnia y Los Urros.    







2014/11/10

Gure Esku Dago

Gure Esku Dago plataformak mosaiko erraldoia egin zuen larunbatean azaroak 8an Donostiako Zurriola hondartzan. Ekimenean parte hartu zuten milaka lagunek bandera katalana osatu zuten, ondoren eskoziarra, geroago orri zuri bat eta, azkenik, hautestontzi bat.


Erabakitzeko eskubidearen alde eta Kataluniako kontsultari babesa emateko egindako mosaikoa egiteko 5.000 lagun batzeko helburua jarri izan zuten, baina azken egunetan 10.000 pertsonak baino gehiagok izena eman zuten.

   










2014/10/21

Albarracín

Albarracín (aragoieraz Albarrazín) Teruelgo hego-mendebaldeko udalerri bat da, Sierra de Albarracín eskualdeko herri nagusia. 1.054 biztanle zituen 2005ean. Hiriburutik 38 km mendebaldera dago.Espainiako monumentu nazional izendatu zuten1961ean Albarracíngo hirigunea. Errekonkistaren garaian, XII. eta XIII. mendeko gudek eragin zuten gaur egungo harresi-sistema ikusgarria eraikitzea. Nafar ugari joan zen hara garai hartan: Albarracingo jaurerriko lehenengo jauna nafarra zen, Azagra leinukoa. Fernandez de Heredia arabar leinuak ere botere handia izan zuen jaurerri hartan.


Albarracin itsas mailatik 1.171 metro gorago dago. Guadalaviar ibaiak (bere bidean beherago Turia izena hartuko du) udalerria zeharkatzen du; ibai horren meandro batean dago Albarracingo herrigune zaharra. Iparraldean, Albarracingo mendilerroa dauka, eta han sortzen dira hainbat ibai: Guadalaviar beraz gain, Tajo, Jucar, Gabriel eta Jiloca. Hegoaldean Mendi Unibertsalak ditu.

   







2014/09/22

Aurpegien ibilaldia / Ruta de las caras




Aurtengo udan toki berezi eta harrigarri bat ikusteko aukera izan dut. Buendia (Cuenca) herritik oso hurbil aurkitzen da pinudi eta hareharriz osatutako inguru bat “Aurpegien Ibilbidea” edo “Ruta de las Caras” izenarekin ezagutzen dena. Ibilbidea ongi prestatuta dago eta 18 eskultura, metro bat eta zortzi metro artekoak ikusi eta gozatzeko parada izango dugu.      









2014/09/15

Cuenca


Cuenca Espainiako hiri bat da, izen bereko probintziako hiriburua. Júcar eta Huécar ibaien bilgunean dago kokaturik. Ondarerik garrantzitsuenak ditu: Katedrala (XII-XIII. mendeetan egina), Erdi Aroko harresien hondakinak, udaletxe barrokoa eta XV. mendeko amildegi ertzeko etxeak (casas colgadas) hiriko ikur bihurtu direnak.