Tolosako erdigune historikoan dago Zerkausia merkatua (gaztelaniaz El Tinglado). Juan Alejandro Mugikaren egitasmoa izan zen eta 1899 eta 1900 urteen artean eraiki zuten. 1927an handiagotu zuten.Tolosako azoka, Euskadiko ezagunenetakoa, larunbatero egiten da antzinatik.
Hiru alde zabalik dituen eraikin luzea da. Oria ibaiaren aurrez aurre dago eta arku erdizirkularrak ditu. Ibaiaren gainean dauden piloteek itxura berezia ematen diote merkatuari. Metalezko egitura eta hiru lerrotan bereizitako zutabe fin eta dotoreak ditu. Zutabe horien artean, metalezko eserleku luzeak daude. Mutur bakoitzean, eraikuntza sendotzen duten antzinako bi dorre daude.
2006an goitik behera zaharberritu zuten.