Behelainoak eta pagoek bat egiten dutenean sortzen den giro berezia harrapatu nahian.
Tratando de atrapar la magia que surge cuando la niebla abraza a las hayas.
Nire egoera
Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.
2015/05/28
2015/05/21
Arrazolako bide berdea
Anbotoko meatzeetatik erauzitako mea
eta kobrea garraiatzeko eraiki zuten Durango Arrazolarekin eta
Elorriorekin lotzen zuen trenbidea. 1904. urtean jarri zuten martxan
Apatamonasterio eta Arrazola arteko bidea egiten zuen tartea. 1946an
mea garraiatzeari utzi zion, baina 1950eko hamarkadan zehar trena
bestelako lanetarako erabili zuten.
Bost kilometro ditu Arrazolako Bide Berdeak. Apatamonasterio eta Arrazola batzen ditu. Baserri eder ugari, paisaia ikusgarriak eta baselizak aurkituko ditugu gure ibilbide lasaian. Beste era batera esanda, Anboto mendiaren begiradapean, Atxondoko Haraneko txoko adierazgarrienetako batzuk ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.
Bost kilometro ditu Arrazolako Bide Berdeak. Apatamonasterio eta Arrazola batzen ditu. Baserri eder ugari, paisaia ikusgarriak eta baselizak aurkituko ditugu gure ibilbide lasaian. Beste era batera esanda, Anboto mendiaren begiradapean, Atxondoko Haraneko txoko adierazgarrienetako batzuk ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.
2015/05/05
Deierri "Bailara Horia"
Deierri bailara Nafarroako probintzian
dago, Lizarratik oso hurbil. Hemeretzi kontzejuk osatzen dute.
Nafarroan dagoen bailararik zabalenetakoa izan arren, 1.500 biztanle
besterik ez ditu. Urtero, udaberria heltzen denean, mirari txiki bat
gertatu ohi da lurralde honetan. Margolari erraldoi batek horiz
margotuko balu bezala, agertzen zaigu bailara guztia, izan ere,
koltza loratzen denean, kolore horia nagusitzen da bailara honetan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)