Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2015/05/05

Deierri "Bailara Horia"

Deierri bailara Nafarroako probintzian dago, Lizarratik oso hurbil. Hemeretzi kontzejuk osatzen dute. Nafarroan dagoen bailararik zabalenetakoa izan arren, 1.500 biztanle besterik ez ditu. Urtero, udaberria heltzen denean, mirari txiki bat gertatu ohi da lurralde honetan. Margolari erraldoi batek horiz margotuko balu bezala, agertzen zaigu bailara guztia, izan ere, koltza loratzen denean, kolore horia nagusitzen da bailara honetan.











No hay comentarios:

Publicar un comentario