Kondairaren arabera, 968ko abuztuaren 15ean(Andre Mariaren Zeruratzearen jaian) Gerrikaitzeko Santa Luziaren baselizan meza entzuten ari ziren eliztarrek arrano bat ikusi zuten hilerritik buru hezur bat hartzen eta ondoko mendixka batean uzten. Fededunek gertaera hori seinaletzat hartu zuten eta buru hezurra erori zen tokian eraiki zuten gaur egungo eraikin multzo erlijiosoa.Ahozko tradizioak kontatzen duena harri gainean landuta geratu da betirako: Ziortzaren armarrian arranoa ageri da, garezurra hatzaparretan duela.
Eraikina
-Eliza: Gaur egun zutik dagoen eliza XIV. mendekoa da, gotiko-zistertar estilokoa. Ateburuko irudian Jesukristo agertzen da aingeru biren erdian eta elizpean irudi kristauez gain sinbologia paganoa ere ageri da. Elizaren barrualdean Bizkaiko organorik zaharrenetako bat dago, egoera oso onean kontserbatua.
-Ekialdeko atea: Eraikin multzora sartzeko aterik garrantzitsuena da. Puntu erdiko arkukoa da eta Mujika-Butroi familiaren armarria dauka.
-Mendebaldeko atea: Aurrekoa baino txikiagoa, Ziortzako armarria dauka (arranoa burezurrarekin).
Ziortza-Bolibar herrian kokatua dago Bizkaiko probintzian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario