Eskoriatzako inguruetan, muino txiki baten, hilerri bitxi
hau dago, haranari begira. Hilerriaren perimetroa 20 lursail edo hilobi-gunetan
banatzen da, Apotzagako auzoa eratzen duten baserrientzako bana.
Euskal Herriko
hilerri biribil bakarra da eta baserri bakoitzak bere hilerria du. Ez dago hilerri indibidualik. Euskal Autonomi
Erkidegoko ondare artistiko dago izendatuta hilerria.
San Migelen
eskultura erromaniko batek, antzinean Marinerako bide zaharrean zegoen
guruzpide gotiko batek eta bi bataiarri, erromanikoak hauek ere, osatzen dute
Apotzagako leku harrigarri hau.
Hilerria
inguratzen duen harresiaren harriak, erreta dagoen Etxaundi baserrikoak dira.
Apotzagako kanposantua bultzatu zuen parrokoa,
1960ko hamarkadan, Anastasio Otaduy, Arrasaten jaio zen apaiza izan zen eta lan hau
burutu zuten harginek galiziarrak izan ziren.
Cementerio circular de Apotzaga (Eskoriatza).