Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2016/04/19

Apotzagako hilerria



Eskoriatzako inguruetan, muino txiki baten, hilerri bitxi hau dago, haranari begira. Hilerriaren perimetroa 20 lursail edo hilobi-gunetan banatzen da, Apotzagako auzoa eratzen duten baserrientzako bana.
 Euskal Herriko hilerri biribil bakarra da eta baserri  bakoitzak bere hilerria du. Ez dago hilerri indibidualik. Euskal Autonomi Erkidegoko ondare artistiko dago izendatuta hilerria.
 San Migelen eskultura erromaniko batek, antzinean Marinerako bide zaharrean zegoen guruzpide gotiko batek eta bi bataiarri, erromanikoak hauek ere, osatzen dute Apotzagako leku harrigarri hau.
 Hilerria inguratzen duen harresiaren harriak, erreta dagoen Etxaundi baserrikoak dira.
 Apotzagako kanposantua bultzatu zuen parrokoa, 1960ko hamarkadan,  Anastasio Otaduy,  Arrasaten jaio zen apaiza izan zen eta lan hau burutu zuten harginek galiziarrak izan ziren.













Cementerio circular de Apotzaga (Eskoriatza). 

No hay comentarios:

Publicar un comentario