Nire egoera
Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.
2017/05/16
Udaberria
Udaberriko lore berriak hasten direnean,
txorien kantu alaiak hasten direnean,
gazteak daude pasiatzen kale gora
eta helduak pasiatzen kale behera.
Eguraldi ona ailegatzen denean,
aurpegi ilunak argia hartzean,
ilusioz beteriko amets guztiak
ematen dituzte bere lehen pausoak.
Egilea: Mikel Egiluz
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario