Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2017/08/28

Leihoak

Suitzan eta Frantziako Alsazian ateratako argazkiak.

2017/08/23

Territorio Artlanza

Quintanilla de Agua, Burgos probintzian dagoen herri txiki bat da. Arlanza ibaiaren ertzean dagoen herri arrunt bat, baina badu altxor eskutu bat, Territorio Artlanza izena duena. Felix Yañez artistak, bere eskuekin, poliki-poliki, eskualde hontako herri bat berregindu birziklatutako materialak erabiliz.

2017/08/13

Rhin ibaiko ur-jauziak

Rhin ibaiko ur-jauziak Europako ur-salto handiena da eta Schaffhausen hiriaren ondoan dago. 150 metroko zabalera du eta 23 metroko garaiera. Ur- jauzi itzel hau ikusteko hainbat aukera daude, bat da ibaiertzetako begiratokietatik eta bestea bidaiari-ontzietatik.

Schaffhausen

Alemaniako mugatik hurbil eta Rhin ibaiaren ondoan dago eta 36.000 biztanle ditu. Hiriko alde zaharrean, margoekin apaindutako fatxadak dituzten, Errenazimentuko etxe ugari aurkitzen dira, eskulturak eta iturriak. 171 begiratoki dira etxe desberdinetan daudenak. Hala ere, Munot gaztelua, XVI mendean egindako gotorlekua da hiriko eraikin ospetsuena. Hiritik 4 kilometrora Rhin ibaiaren ur-jauziak aurkitzen dira, Europako ur-salto handienak.

2017/08/02

Stein am Rhein (Suitza)

Constanza lakuaren ondoan dagoen 3.500 laguneko herria da. Batzuek diote Suitzako herri politena dela eta ez dira oker ibiliko. Makina bat sari jasotakoa da bere edertasunagatik. Bere plaza eta kaleetako etxeek egurrezko egiturak eta pinturaz margotutako fatxadak dituzte.