Nire egoera
Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.
2017/08/13
Schaffhausen
Alemaniako mugatik hurbil eta Rhin ibaiaren ondoan dago eta 36.000 biztanle ditu.
Hiriko alde zaharrean, margoekin apaindutako fatxadak dituzten, Errenazimentuko etxe ugari aurkitzen dira, eskulturak eta iturriak. 171 begiratoki dira etxe desberdinetan daudenak. Hala ere, Munot gaztelua, XVI mendean egindako gotorlekua da hiriko eraikin ospetsuena.
Hiritik 4 kilometrora Rhin ibaiaren ur-jauziak aurkitzen dira, Europako ur-salto handienak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario